Errekreazio tailerrak antolatu dituzte Elgetan urriaren 8ko bisita gidatu antzeztua prestatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ira. 19a, 10:30

Elgetan egin izandakoa antzeztutako bisita gidatu bat.

Urtero gogoratzen dute elgetarrek Intxortako frontea ezarri izanaren urtemuga. Aurtengo ekitaldiak prestatzen hasita daude Udala eta Intxorta 1937 Kultur Elkartea.  Hasteko eta behin errekreazio tailerrak egingo dituzte irail amaieran.

Bina orduko bi saio izango dira; hilaren 22an eta 29an, 18:00etatik 20:00etara, Espaloia kafe antzokian. Memoria Egunaren baitan antzeztutako bisita gidatua prestatu nahi dute antolatzaileek eta parte-hartzaile boluntarioak trebatzeko tailerra izango da honakoa. Errekreazio historikoak egiten eskarmentu handia duen Lubakikoak elkarteko kideak ere bertaratuko dira. "Historia ez da bakarrik ikusteko eta entzuteko, parte hartzeko ere bada. Etorri eta zabaldu gure herriko gertaerak", adierazi dute antolatzaileek.

Errekreazio tailerraren gaineko informazio gehiago behar izanez gero edo izena emateko Elgetako udaletxera deitu behar da; 943 76 80 22.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak