1988tik 2006ra argitaratutako Debagoieneko herri aldizkariak digitalizatu ditu Goiena Komunikazio Taldeak eta Goibeko elkarteak argitaratua, 1995eko martxoan banatu zen lehen zenbakia eta 2006ko urtarrilaren 27an azkena.
Urte horietan herrian gertakari nagusi izan zirenak daude jasota. Herritarrak ere bai; izan ere, gehien-gehienetan, elgetarrak izan ziren protagonista. Berriz irakurtzeko moduko artikulu eta atal asko daude aldizkari horietan; herritarrek sinatutako iritzi artikuluak, Bapatian ataleko elkarrizketa umoretsuak, herritarrek proposatutako errezeta goxoak, kale-inkestak, Erretratua ataleko argazkiak... Une politak pasatzeko eduki ugari dago bertan.