Mendi irteera, hurrengo domekan, Enaitz eta Zabalaitz ezagutzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ira. 14a, 14:58

Abuztuko atsedenaldiaren ostean Elgetako Kantsatzeke Mendi taldean berriz ekingo diote hileroko martxari.

Aizkorri mendilerroan daude Enaitz (1.296 m.) eta Zabalaitz (1.263 m.) tontorrak. Kantsatzeke mendi taldeak antolatuta irteera egingo dute hurrengo domeka goizean, hilak 24.

Elgetako mendi taldeak uztailean egin zuen uda aurreko azken irteera. Kostaldean ibili ziren, Lekeitio aldean. Hala, hilaren 24ko irteerarekin berriz ekingo diote hileroko martxari eta lauzpabost orduko ibilbidea prestatu dute Aizkorri mendilerroan. Eguenera arte dago zabalik izena emateko aukera.

Taldea 08:00etan abiatuko da Elgetatik eta autoetan egingo dute Arantzazurainoko bidea. "Arantzazun hasita Enaitzera igo, Urbiara jaitsi, azken aldapatxoa Zabalaitzera, eta handik behera, Arantzazura. Ibilbide polita eta erraza, edonorentzat egokia", azaldu dute.

Kantsatzeke mendi taldeko ordezkariekin harremanetan jarri nahi izanez gero: kantsatzeke@gmail.com edo 690 74 00 56 (Whatsapp).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak