Iñaki Perurenaren ahotik entzun zituzten hainbat azalpen eta gustura itzuli dira txangotik elgetarrak. Donezteben eta Lesakan ere egin zuten geldialdia.
Aurrera begira, ONCE fundazioaren Oroimena taldearen antzerki emanaldia iragarri dute hilaren 14rako, eta iraileko podologo zerbitzua hilaren 20an izango dela jakinarazi dute. Azken horretarako txanda hartu nahi dutenek Maite Elkorori deitu behar diote; 669 99 81 65.