Tartean izan dira, besteak beste, Abraham Olano, Miguel Mari Lasa, Julian Gorospe edo Jokin Mujika; denak euskal txirrindularitzari urteetan zehar lotuta egon direnak.
Lehenengo taldea argazkia atera dute, eta, ondoren, Intxorta Elkartean bazkari eder batekin gozatzeko aukera izan dute. Txirrindularitza berbagai izanik, euren garaietako anekdotak kontatu eta egungo txirrindularitzaren panoramari buruz hitz egiten jardun dute.