Aurrelari elgetarrak Bergarako futbol taldean jokatuko du datorren denboraldian, eta Ohorezko Erregional Mailan lehia- tuko da. Azkenengo urteetan Eibarko futbol taldean jokatu du, baina, talde armaginean kontratua amaituta, Bergarara itzultzea erabaki du Garmendiak.
Etxera itzulera
Gazte mailan egin zuen Garmendiak Eibarren jokatzeko urratsa, eta han egin ditu hiru urte. Aurtengoa izan da haren azken denboraldia han, eta Eibarrera joan aurreko taldera itzultzea erabaki du: Bergarara.
Eibarren mailaz igotzea lortu zuen Garmendiak: Gazteen Euskal Ligatik Gazteen Nazional Ligara. Orain, talde mahoneroarekin bide beretik jarraitu eta "Hirugarren Mailara igotzea" gustatuko litzaiokeela dio.
Horretaz gain, aurten Agorrosinen jokatu ditzakeen "minutu guztiez eta, orokorrean, denboraldiaz, gozatzea" da aurrelari elgetarraren helburua.