Udalak ur putzuak iragarri ditu gaurko eta biharko

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko uztailaren 10a

Bi ur putzu orain orain urte batzuk Elgetan.

Uztaileko klasiko bat da eta Udalak gaur eta bihar arratsalderako iragarri ditu ur putzuak. Arratsaldez egongo dira zabalik herriko neska-mutikoendako.

Jarri izan diren guztietan harrera oso ona izan dute ur putzuek eta gaurko eta biharko iragarri berri ditu Elgetako Udalak. Emakume erresistenteen plazan eta Espaloiko plazan jarriko dituzte haurrendako hainbat ur putzu. Bertaratzeko deialdia egin dute. Arratsalde bietan, 16:00etatik 19:00etara egongo dira erabilgarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak