"Badator kostara arrimatzeko garaia, eta oraingo honetan Lekeitio aldera joko dugu. Hasi, barrualdetik hasiko dugu, lehorretik, baserri eta zelai artetik; gero, Otoio aldeko artadira sartuko gara eta puntako bidean izango dugu mendebaldeko itsas-ertza ikusteko aukera ere. Neke handirik gabeko igoera da, guztira ere 400 metro besterik ez baitira. Behin goian, Talaia aldera joko dugu, eta, hortik, ekialdeko itsas-ertza bistan, beherako bideari jarraituko diogu Santa Katalina itsas-argiraino. Azken paseotxo bat geldituko zaigu kostatik herriraino, hidratatze saioa gida aldaketa ospatzeko, eta etxera bueltan", azaldu dute.
Izen-ematea zabalik
Izen-ematea zabalik da hilaren 13ra arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 10 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.