Eguerdian bildu dira Elgetako udaletxe azpian herriko haur dantzariak; txiki eta nagusiak, guztiak batera irten dira kalejiran plazara eta ondoren, hainbat dantza egin dituzte; besteak beste, zazpi jauzi, txapeloa, txulalai, zapatari, eta aurreskua dantzatu dute elgetarrek. Amaitu ere, kalejira batekin amaitu dute herriko txikiek.
Urteroko Soka dantzaren txanda iritsi da ondoren; zinegotzien ardura izan da dantza egitea, eta bukaeran Elgetara iritsi berri direnak animatu dituzte beraiekin kalejiran irtetera.