Umeen eta Erretiratuen Eguna ari dira ospatzen Elgetako Ferixa Nagusiko festen barruan. Iazko jaietatik hil diren jubilatuen aldeko meza egin dute goizean, eta ondoren erretiratuen argazkia aterata, jubilatuek bazkariaz eta bingo jolasaz gozatu ahal izan dute Espaloian. Umeek, berriz, bazkaria egin dute herriko plazan, eta puzgarri eta jolasetan ibiltzeko aukera izango dute arratsaldean zehar.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.