Euriak ez du zapuztu Ferixa Nagusiko jaien hasiera

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko ekainaren 29a

Hasi dira dagoeneko Elgetako Ferixa Nagusiko jaiak; urtero moduan, mozorro jaitsierarekin lehertu du festak. Euria egin arren, elgetarrak ez dira kikildu eta giro ederrean, askotariko mozorroak ikusteko aukera egon da: Hawaitik etorritakoak, Frantziako Tourrean noizbait parte hartuko duten txirrindulariak, Gabonetako loteria saltzen dutenak... Aurten, Izei Arizmendiarrieta izendatu dute alkate txiki.

Gaur hasi eta domekara bitartean, Elgetako kale eta bazterrak kolorez eta alaitasunez beteko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak