Oihana Kortazar hirugarren, Mont Blanceko maratoian

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko ekainaren 27a

Ezkerretik hasita, Oihana Kortazar hirugarrena, helmuga puntuan. Argazkia: Marathon Mont-Blanc

Sasoi-betean dagoela erakutsi zuen elgetarrak domekan Frantziako Chamonix-en jokatzen den Mont Blanceko maratoi erdian. Lehia estua izan zuen Miao Yao txinatarrekin, baina azkenean Salomoneko korrikalariak brontzezko domina janztea lortu zuen. 

Joan den asteburuan, hilaren 25ean, Oihana Kortazar hirugarren izan zen Mont Blanceko Maratoian. Golden Trail World Serieserako puntuagarria den maratoia egiteko, lau ordu, 25 minutu eta berrogeita zazpi segundo behar izan zituen. Proba gogorra eta fisikoa da Mont Blanckekoa, 2.540 metroko desnibel positiboarekin. Elgetarra ia lasterketa osoan ibili zen lehenengo postuetan, eta, azkenerako, hirugarren postua eskuratzea lortu zuen. Emakumezkoetan, Sophia Laukli estatubatuarrak lortu zuen lehen postua(4:12: 39), eta Miao Yao txinatarra izan zen bigarren (4:24: 27). 

Hona hemen, gaztelaniaz, Oihana Kortazarrek lasterketa ondoren egin zituen adierazpenak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak