Bihar hartuko du aginte-makila Ibon Unzetabarrenetxeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko eka. 16a, 11:30

Elgetako aginte-makila udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Osoko bilkura berezia izango da bihar udaletxean; izan ere, 2023tik 2027ra arteko udalbatza berria eratzeko ekitaldia izango da. 13:00etan hasiko da eta bi zati izango ditu: udalbatzaren eraketa eta alkatearen izendapena.

Bederatzi zinegotziz osatutako udalbatza berria eratzeko Adineko Mahaia osatuko dute zinegotzi zaharrenak, gazteenak eta udal idazkariak. Hautetsiek kargua hartu ostean bozkatuko da alkatearen izendapena. Elgetan ez da ezusterik espero, eta Ibon Unzetabarrenetxeak hartuko du aginte-makila.

Ekitaldia irekia izango da eta aurreikusten da bete egingo dela osoko bilkuren aretoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak