Abenduko erakusketak arrakasta handia izan zuen eta bistan da ordutik lanean jarraitu duzuela.
Bai; denbora dugu eta proiektu horri eskaintzea interesgarria izan daitekeela uste dugu. Hau da gure ekarpena.
Ze beste zerbitzu eskaintzen duzue Udal Artxibotik?
Dokumentuak katalogatzeaz gain, informazioa eskatzen dutenei edo dokumentuak zuzenean kontsultatu nahi dituztenei ongietorria egiten diegu.
Egia da Espainiatik eta Iberoamerikatik ere jasotzen dituzuela eskaerak?
Askotan gertatzen da, eta haiei ere erantzuten diegu ahal den guztietan. Gehienetan, familia- genealogiarekin eta jatorri- etxearekin lotutako kontsultak izaten dira, eta emigranteen ondorengoek bidalitakoak.
Bestelako jarduerak ere badituzue, ezta?