"Bagoaz berriz ere Nafarroako eta Arabako mugan dagoen mendi honetara. Aurrekoan, duela 6 urte, eguraldi txarra egin zigun eta ez genuen aukerarik izan inguruaz eta paisaiaz gozatzeko; ea oraingoan zorte handiagoa dugun. Aurrekoan bezala, Kanpezutik abiatuko gara, Kostalera aldera, eta behin altuera hartuta, gainez gain, azken txanpara arte. Goitik Nafarroako lurrak –Erribera eta Erdialdea– eta Errioxa izango ditugu alde batera, eta Arabako mendialdea, bestera", azaldu dute.
Izen-ematea zabalik
Izen-ematea zabalik da hilaren 15era arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 10 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.