Azken egunak Beheko kaleko jaietako auzo-afarirako txartelak erosteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko eka. 13a, 10:18

Beheko kaleko jaiak iaz.

Jaiak eguenean hasiko dira, eta auzo-afaria barikuan izango da. Umeen afarirako txartelak salgai daude Lola tabernan eta helduenak Goikoetxe harategian. Eguaztena, hilak 14, izango da erosteko azken eguna.

Barikuan egindako tonbola arrakastatsua izan zen eta aste honetan izango dira jaiak. Eguenean hasiko dira: uretako txirrista erraldoia (16:15), bits festa (19:00), etxean egindako patata tortilla lehiaketa (19:30), Unai Cantabranaren kontzertua (19:34) eta Baobeer garagardo dastaketa (20:00) daude iragarrita.

Barikuan gehiago

Beheko kaleko jaietako bigarren egunean ere izango da zer gozatu. Bizikleta lasterketa: VII. Mendi kriteriuma (16:30), entzierroa zezenekin ume eta gaztetxoentzako. Ondoren, buruhandiak (17:30), disko-festa Amaia DJren eskutik (18:30), dantza show-a Elgetako dantzarien eskutik (19:00), haur eta gaztetxoentzako afari-merienda (20:45), auzo-afaria (21:30), erromeria Gauargi taldeak alaituta (23:00) eta Mojito jaia (00.00) daude iragarrita. Amaitzeko, Sardiñaren lurperatzea egingo dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak