Beheko kaleko jai batzordeak urteroko tonbola egingo du gaur

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko eka. 9a, 14:00

Beheko kaleko jaien aldeko tonbola, iaz. (Argazkia: Jai batzordea)

Gaur, 19:00etan, ipiniko dute postua plaza barrenean. Askotariko sariak egongo dira eskuragarri aurten ere. Bildutako dirua jaietako gastuei aurre egiteko izango da.

Jaiak eguenean eta barikuan ospatuko dituzte. Barikuko umeen afari-meriendarako txartelak salgai jarraitzen dute Lolan eta auzo afarirako txartelak Goikoetxe harategian. Jaietako egitarauari dagokionez honakoa da:

Ekainak 15, eguena

  • 15:00, eguraldi ona.
  • 16:00, txupinazoa.
  • 16:15, uretako txirrista erraldoia.
  • 19.00, bits festa.
  • 19:30, etxean egindako patata tortilla lehiaketa.
  • 19:45, kontzertua. Unai Cantabrana.
  • 20:00, pintxo-potea eta garagardoa dastatzea Baobeer-en eskutik.

Ekainak 16, barikua

 

  • 16:00, eguraldi ona.
  • 16:30, bizikleta lasterketa: VII. MENDI KRITERIUMa.
  • 17:30, entzierroa zezenekin ume eta gaztetxoentzako. Ondoren, buruhandiak.
  • 18:30, disko-festa Amaia DJ.
  • 19:00, dantza show-a Elgetako dantzarien eskutik.
  • 20:45, Haur eta gaztetxoentzako afari-merienda. Txartelak salgai Lolan.
  • 21:30, auzo-afaria. Txartelak salgai Goikoetxe harategian.
  • 23:00, erromeria Gauargi taldeak alaituta.
  • 00:00, MOJITO JAIA.
  • Goizaldera, Sardiñaren lurperatzea.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak