Egun osoko jaia dute gaur Elgetako Herri Eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko eka. 9a, 08:00

Ikasturte amaierako jaia Herri Eskolan 2020ko ekainean.

Eskolako Jaia handia izango da gaur; izan ere, jokoak, tailerrak, askotariko ekintzak dituzte goizean eta herrira zabaldutako jarduerak, berriz, arratsaldean.

Ikasturte amaierara heltzen ari da eta Eskolaren Jaia prestatu dute Herri Eskolan. 09:00etan hasiko dira ekintza bereziak. Alde batetik, 2020an hasitako ganbarako horma-irudia osatzen jardungo dute, eta ipuin kontaketak zein irakasleek eta familiek antolatutako tailerrak izango dria.

16:00etatik aurrera eskola atarian kokatuko da jaia eta komunitate osoari zabaldutako ekintzak egingo dituzte: herri kirolak (16:00etan) –izen-emate orria eskolaren sarrera egongo da–, dantza koreografiak (17:00etan), eta puzgarriak zein urmaelaren gaineko informazio txokoa.

Herri osoari zabaldutako jaia da; eskolako beheko eta lehen solairuko komunak erabilgarri egongo dira. Eskolako kamiseta edo jertsea eramateko eskatu dute ikastetxetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak