Bergarako musika banda Elgetan izango da ekainaren 18an

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko eka. 8a, 13:10
Bergarako musika banda Bergarako frontoian emanaldia egiten.

Xalbadorpe erretiratuen elkarteko kideek hainbat ekintza iragarri dituzte ekainerako, horien artean Bergarako musika bandaren kontzertua. Udalarekin elkarlanean antolatutako kontzertua da. 11:00etan kalejira egingo du bandak, eta 12:30ean kontzertua Espaloian.

Bergarako musika bandako kideak ere gogotsu daude Elgetara bisita egiteko. Bi herriak ondoan badaude ere ez da horrelakorik egon aurretik. Urteetan ez behintzat.

Erretiratuen elkartetik egin dituzten gainerako jakinarazpenen artean dago ekainaren 17an zabalduko dutela jaietako erretiratuen bazkarirako izen-ematea. Xalbadorpeko ordezkariak Ozkarbi elkartean izango dira 11:00etatik 13:00etara. Izena emateko aukera izango da, baita ere, hilaren 24an eta 25ean. Gainera, erretiratuen elkarteak uztailaren 12rako Santoñara prestatu duen irteerarako izena emateko aukera ere izango da hiru egunetan.

Ekaineko podologia kontsulta, berriz, hilaren 21ean izango da. Kontuz; izan ere, asteko egunez aldatu dute. Ez da astelehenarekin izango eguaztenarekin baizik. Txanda hartzeko, deitu 669 99 81 65 telefonora (Maite Elkoro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak