Lehendabizi, erredakzioan izan dira; besteak beste, kazetarien, diseinatzaileen eta euskara zuzentzaileen lana ezagutu dute. Ostean, irratia ezagutu dute, eta baita telebista ere.
Ez dute meritu makala izan. Goizean atera dira Elgeatik, Bergara joan, eta handik Arrasatera. Goizean buelta egiteko denbora ez zuela emango pentsatuta, Monterronen bazkaldu dute eta arratsaldean buelta lineako autobusean. Egon da aurkezle lanak egin dituenik, soinu mahaian egon denik, galderak egin dituenik... Aterako da komunikazioan lan egingo duen norbait seigarren mailako talde honetatik? Baliteke.