Eguenean hil zen hauteskundeotan Elgetan PSE-EEko alkategai izan den Elias De Castro

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko eka. 3a, 10:17

Azken hiru udal hauteskundeetan izan da Elgetarako alkategai sozialista De Castro. Atzo egin zioten agurreko ekitaldia bizilekua zuen Soraluzen.

Eguenean, ekainaren 1ean, hil zen Elias de Castro. Azken hiru udal hauteskundeetan izan da PSE-EEko zerrendaburua Elgetako alkatetzarako.

Valladolideko Motan del Marques herrikoa jaiotzez, Soraluze zuen bizilekua aspaldian. 75 urterekin hil da. Emaztea, bi seme-alaba eta hiru biloba zituen.

Azken hiru udal hauteskundeetan hautagaitza sozialistako zerrendaburua izan da Elgetan. Aurretik, bi agintaldi egin zituen Soraluzen zinegotzi moduan; 1983tik 1991ra.

"Eskerrik asko balio sozialistekiko izan duzun konpromisoagatik eta dedikazioagatik. Beti egongo zara gure oroimenean", eskaini diote Soraluzeko alderdi sozialistako kideek.

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak