'Itsasoa' izango da aurtengo udal aisialdiko gai nagusia

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko eka. 5a, 09:00

Iazko udako aisialdiaren taldeetako bat. Argazkia: Larraitz Zeberio

Aurten, nobedade moduan, zuzenean haurrei galdetu diete zer-nolako udalekuak nahi dituzten

Ekainaren 26tik uztailaren 21era arte izango dute haurrek Elgetako udal aisialdian parte hartzeko aukera. Aurten, zuzenean haurrei galdetu diete zer-nolako udalekuak nahi zituzten. Eskolan lanketa egin dute horren inguruan, eta liburutegian proposamenen kutxa jarri zuten nahi zuenarentzat. Prozesu baten ostean, proposamen batzuk
onartu zituzten eta beste batzuk,
berriz, ez. Prozesua haurrekin zein gurasoekin egin da. Hain zuzen ere, gai nagusia Itsasoa izango da.

Bestelako informazioa

Antolaketari dagokionez, taldeak adinka egingo dituzte, 2 urteko haurretatik LHko 6. mailara arte; eta bost hezitzaile egongo dira haien ardurapean. Urtero bezala, udalekuak hasi baino astebete lehenago gurasoentzat informazio bilera egongo da. Badira, ordea, kontuan hartu beharreko batzuk. Ekintza bereziak, irteera, gaubeila eta
bits-festa aparte ordaindu behar
ko dira, 5 euroko prezioan. Az
ken horretan, gainera, 4 urtetik gorako haurrek parte hartu ahalko dute soilik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak