Festa giroan amaitu nahi dute hauteskunde-kanpaina Elgetako EH Bilduk eta itxiera jaia iragarri dute barikurako, hilak 26. 19:00etarako egin dute hitzordua Mendizaleen Plazan. Kanpainako azken ekitaldia egingo du Ibon Unzetabarrenetxea zerrendaburu duen hautagaitzak. Trikipoteoa egingo dute herrian zehar eta gero afaria antolatu dute.
Afaria Bolatoki tabernan izango da eta prezioa da 25 euro. Izen-ematea zabalik da Haizea tabernan.