EH Bilduk irabazi ditu gaur udal hauteskundeak, Elgetan. Ibon Unzetabarrenetxea izango da alkate gehiengo osoarekin eta Iker Laka buru duen EAJko hautagaitzak hiru ordezkari izango ditu 178 boto lortu eta gero –2019an baino 27 boto gutxiago–. Euskadiko sozialistena zen hirugarren hautagaitza Elgetako udal hauteskundeetan, eta Isaias de Castro buru duen zerrendak hamahiru boto eskuratu ditu; orain lau urteko boto kopuru berdina. Abstentzioa hauteskundeotan %26,49 izan da.
Hauteskundeetara aurkeztutako zerrenden hurrenkera betetzen bada hauek izango dira udalbatza osatuko duten bederatzi ordezkariak.
Batzar Nagusiak vs Udal hauteskundeak
Bi hauteskundetarako botoa eman dute elgetarrek gaurkoan, eta ondorengo taulan bien arteko konparaketa jasotzen da. Batzar Nagusietako botoak ere zenbatuta daude. EH Bilduk 360 boto eskuratu ditu, EAJk 191, Elkarrekin-Podemosek 22, PSE-EEk 18, PPk 7 eta Stopek 3.
Duela lau urte baino 24 boto gehiago eskuratu ditu EH Bilduk, 47 galdu ditu EAJk, 9 irabazi ditu Elkarrekin-Podemosek eta kopuru berdina (7) lortu du PPk.