Lapurrek ez dute Asentzio Eguna zapuztu

Miren Arana Pagaldai 2023ko mai. 21a, 18:58

Asentzio Eguna, Elgetan. (Argazkia: Elgetako Udala).

Atzo ermitan lapurtu arren, Asentzio Eguna "giro onean" ospatu dute herritarrek

Zapore gazi gozoa utzi du aurtengo Asentzio Egunak. Atzoko lapurretak ezustean harrapatu ditu herritarrak, Ibai Etxanizek azaldu du "ez zegoen ezer lapurtzeko, eta kandelen negarrak jasotzen dituzten platertxoak eraman dituzte". Hala ere, eguraldia "lagun" izan dutelarik hasiera eman diote jaiari, 11etan auzotarrek antolatutako mezarekin. 12tarako prest zuten ermita pareko belardian, elgetarrentzako eta Ubera eta Angiozarreko auzotarrentzako jan-edana eta musika. 130 pertsona baino gehiago gerturatu dira jaira, eta gutxi batzuk kotxean hurbildu diren arren, gehienak oinez bertaratu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak