Pandemiak eragindako etenaldiaren ostean, bueltan da Debagoieneko Atzegi Eguna, eta Elgetan ospatuko da, ekainaren 3an. "Egun berezia izan ohi zen, eta Elgetan egitea tokatzen zenean heldu zen etenaldia, pandemiaren ondorioz. Hainbat familia elkartu gara ospakizuna antolatzeko eta berreskuratzeko", azaldu du Atzegiko kide Garbiñe Sarasketa elgetarrak.
Eguerdian hasita, urteko batzarra, bazkaria eta dantzaldia egingo dituzte. Bazkarirako izen-ematea zabalik da, maiatzaren 19ra arte. Prezioa 18 euro da. Interesatuek ondorengo kontu korrontean egin behar dute ordainketa:
ES 47 2095 5206 01 1060004206
Atzegi Eguna festa ibiltaria da eta herriz herri egiten da. 2013an egin zen azkenengoz Elgetan.