Bina orduko zazpi saio izango dira maiatzaren 23tik 29ra, 18:00etatik 20:00etara. Bi ikastaro izango dira; Garraio publikoa mugikorrean eta planifikatu zure bidaia, eta biak eskainiko dituzte Elgetako KZgunean –kultura etxeko erabilera anitzeko gelan–.
Bidaiatzeko eta bidaia bat prestatzeko interesgarriak diren aplikazioak identifikatzeko eta erabiltzen ikasteko saioak izango dira. Horien artean daude lurralde historiko bakoitzerako aplikazioak eta aplikazio orokorrak –Euskotren eta Renfe–, zirkulazioko aplikazioak –Euskadiko errepideen trafikoa, obrak eta gertakariak kontsultatu–, edota Moovit –edozein lekutako garraio publikoa kontsultatzea–.
Horrekin batera, bestelako aplikazioen berri ere emango dute; bidaia bat antolatzeko, ostatuak aurkitzeko zein garraiobideak eta bidaia aseguruei buruzkoak.
Izen-ematea zabalik
Ikastaroa doan da, baina plaza mugatuak dira. Izen-ematea zabalik da liburutegian maiatzaren 19ra arte.