Elgetako Xalbadorpe elkarteak antolatuta, herriko erretiratuek atzo egin zuten udaberriko irteera. Eguraldia ez bazuten oso aldeko izan ere, Ordiziako azokan izan ziren lehenengo eta Donostian egin zuten geldialdia bazkaldu aurretik. Aski ezaguna den Aginaga sagardotegian egin zuten bazkaria –argazkian–, eta bapo bazkaldu ostean Zarautzen egin zuten irteerako azken geldialdia. Kostako brisaz gozatu ostean itzuli ziren Elgetara, egun osoko txangoa egin ostean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.