Hogei bat lagun Elgetako Gazte Asanbladak lubaki gunera gaur egindako bisita gidatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko api. 22a, 17:24

Intxortako gudako 87. urteurrena lelopean hainbat ekintza egin ditu Elgetako Gazte Asanbladak. Atzo Elbira dokumentala eman zuten udaletxeko areto nagusian eta gaur bisita gidatua egin dute lubakien gunera.

Lehenengo ekintza atzo egin zuten; ikastolen sortzaile eta euskarazko hezkuntzaren aitzindari Elbira Zipitria Irastortzaren bizitzan oinarritutako Elbira dokumentalaren emanaldia egin zuten udaletxeko areto nagusian.

Gainerakoak gaur izan dira. Intxortako lubaki gunea ezagutzeko bisita gidatua egin dute 10:00etan plazatik abiatuta. Hogei bat laguneko taldea abiatuta da, eta hainbat geldialdi egin dituzte ibilbidean zehar puntu esanguratsuenetan azalpenak emateko. Ia goiz osoko txangoa izan da eta poteoarekin amaitu dute ekintza herrian.

Bihar oroimen-ekitaldia plazan

Gazte Asanbladaren ekintza hauek Intxortako frontea jausi izanaren 87. urteurreneko ekitaldien barruan kokatzen dira. Udalak eta Intxorta 1937 kultur elkarteak bihar eguerdian egingo dute urteroko oroimen-ekitaldia Mendizaleen Plazan. Aurten, langile batailoietan eta preso egondako elgetarrak omenduko dituzte.

(Argazkiak: Elgetako Gazte Asanblada eta Alicia Garcia)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak