Liburutegian agenda betea dute datozen asteotarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko api. 21a, 11:00

'Liburuak plazara!' Elgetan 2019an.

Gaur arratsalderako, Otsoak maite ikuskizuna eta Liburutegia plazara! ekimena daude iragarrita. Atzo abiatu zen, berriz, umeendako ipuin kontularitza tailerra.

Martxan da umeendako ipuin kontularitza tailerra. Maider Galarzak gidatuta, kontularitzan trebatzen hasita daude bospasei ume. Liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak Gu ere kontalari abiarazi nahi du atzera ere. "Datorren astean irekiko da izen-ematea. Lehen saioa maiatzaren 5ean izango da", esan du.

'Liburuak plazara!' gaur

Liburuaren Eguna dela-eta, Liburutegia plazara! ekimena dago iragarrita gaurko. Ezpeletak plazara aterako ditu liburuak, 16:00etatik 18:30era, eta 17:30ean Otsoak maite ikuskizuna izango da plazan.

Ezpeletak gogorarazi du, bestetik, zabalik dela artista liburuen erakusketa apiril amaierara arte. "Nahi duenak bere lanak ekartzeko aukera du oraindik ere".

Maiatzerako, aldiz, hezkuntza digitalaren gaineko bi saio daude iragarrita. Maiatzaren 3an, Heziketa eta segurtasuna Interneten hitzaldia egingo du KZguneko aditu batek; apirilaren 30erako eman behar da izena. Eta maiatzaren 17an, beste saio bat izango da gurasoen hausnarketarako. Liburutegiak, KZguneak eta Herri Eskolak elkarlanean antolatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak