Eibartarra da Elgetako EAJren alkategaia. Politika Zientzian graduatua eta Masterra Gobernantzan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomiako Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan ari da lanean.
Debagoieneko EAJk alkategaiak aurkeztuko ditu gaur Oñatin, eta Elgetakoa ere han izango da, gainerako herrietakoekin batera.