Orbeako instalazioetan izan da Cameron. Hori bakarrik ez; kaskoa jantzi, bizikletara igo eta osteratxo bat ere eman du. Ez du ibilbide oso laua aukeratu; Eibartik Elgetara egin du, besteak beste. Elgetako San Roke kalean ageri da. Karabietan eta Elgetako Lola tabernan ere bai. Apirilaren 4ko argazkiak dira.