Kordobako Nuestra Señora del Carmen parkean jokatu zen txapelketa aste bukaeran honetan. Emakumezkoen kategorian, lasterketa gorabeheratsua izan zen; izan ere, lehen postua eskuz aldatzen joan zen hasieratik. Hasieran, Natalia Gonzalez kataluniarra jarri zen aurretik, Naiara Irigoien nafarra eta Oihana Kortazar elgetarra atzetik zituela. Amaieran, ordea, Oihana Kortazarrek aurre hartzea lortu zuen, eta elgetarra izan zen lehena helmugan. Bere denbora: 3:16: 39. Elgetarrak bosgarren aldiz lortu du urrezko domina; izan ere, 2009an, 2011n, 2012an eta 2021ean ere bera izan zen nagusi.
Gizonezkoen txapelketa absolutuan Dimas Pereira asturiarrak jantzi zuen urrea.
Urko Lozano ere Espainiako txapelketan
Kortazar ez da Espainiako txapelketan parte hartu duen elgetar bakarra. Jubenil mailako Urko Lozano ere bertan izan da. Aurretik Mendaron jokatutako Euskadiko txapelketan lortu zuen Euskadiko selekzioarekin Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera. Lehen esperientzia izan du elgetarrak.