Lokatza artean ospatu dute III. enduro martxa Elgetan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko api. 15a, 16:22

Piñukoku elkarteko kideek antolatuta, hirugarren enduro martxa egin dute gaur goizean Elgetan. 31 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute parte hartzaileek, laburragoa egiteko aukera egon bada ere, eta, 1.400 metroko desnibelarekin.

Eguraldia ez dute lagun izan, euria eta lokatza izan baitira nagusi; hala ere, pozik aritu dira ziklistak bizikleta gainean. Jaitsierak, ordea, nekezagoak izan direla aitortu dute. Antolatzaileek 120 lagun inguru espero zituzten, baina, azkenean, 90 pertsona inguru gerturatu dira. Alabaina, egindako lanarekin eta izandako harrerarekin gustura daudela adierazi dute.

09:15 aldera irten dira parte hartzaileak herriko plazatik. Asentziorako bidea hartu dute, Zaldunborda paretik pasata, eta, handik, Bigarrengo errekara jaitsi dira. Aixolako urtegitik, berriz, plazarako bidea hartu dute, anoa-gunera arte.

Jatekoarekin indarra hartuta, bigarren zatia egitera animatu dira ziklistetako gehienak, eta, Goikomenditik Karabietara egin dute, Azkonabietara helduz. Azkenean, plazan amaitu dute martxa, hamaiketakoarekin batera.

Erlazionatuak

Elgetako enduro martxa, iruditan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023 api 15 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak