Musika emanaldia, bingo saioa eta egun osoko txangoa iragarri ditu Xalbadorpe elkarteak

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko api. 13a, 10:22

Antzerkia, Espaloian, Xalbadorpe elkarteak antolatuta.

Apirilerako eta maiatzerako aurreikusitako ekintzak dira. Horiei gehitu behar zaie asteleheneko podologo kontsulta. Interesatuek aurrez hartu behar dute txanda.

Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak hainbat ekintza iragarri ditu hurrengo asteetarako. Horien artean lehenengoa astelehenean egingo den podologia kontsulta izango da. Hilero moduan podologoa 15:30etik aurrera izango da kultura etxeko bigarren solairuko geletako batean. Interesatuek aurrez hartu behar dute txanda 669 99 81 65 telefonora deituta (Maite Elkoro).

 

Kontzertua eta bingo saioa

 

Eguenean, hilak 20, kontzertua iragarri dute Xalbadorpe elkartetik. Bergarako Alai Berri abesbatzako kideak izango dira bertan. Horiekin batera Alazne eta Unai Cantabrana. Sarrera doan da eta 17:30ean hasiko da kontzertua Espaloia kafe antzokian.

 

Bingo saioari dagokionean hilaren 27rako iragarri dute, eguena. 17:00etan hasiko da Ozkarbi elkartean eta pare bat orduko iraupena izango du. Bazkide guztiak daude parte hartzea gonbidatuta.

 

Egun osoko txangoa

 

Maiatzaren 10erako antolatu dute egun osoko txangoa Xalbadorpetik. Bazkideendako jarduera da, eta Elgetatik abiatu eta Ordizia, Donostia, Aginaga, eta Zarautz izango ditu geldiune irteerak. Prezioa da 30 euro eta izen-ematea apirilaren 30ean izango da 11:00etatik 13:00etara Ozkarbi elkartean. Egun berean egingo du urteko kuotaren kobrantza Xalbadorpe elkarteak.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak