Elgetako Gazte Asanbladak kamisetak atera ditu

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko apirilaren 18a

Urtarril amaierako aurkezpenaren ostean, kamisetak atera ditu Gazte Asanbladak. Zuriak dira, aurreko aldean Elgetako Gazte Asanblada jartzen du Intxortako Ateko irudiaren ondoan. Atzeko aldean, berriz, kaskajoaren betiko logoa dago. Prezioa 15 euro da. Interesatuek mezua idatzi behar dute Gazte Asanbladaren Instagram-profilera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak