Kantsatzekek Urregarai aldera egingo du urteko bigarren mendi irteera hilaren 23an

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko api. 17a, 09:39

Lauzpabost orduko ibilbidea aurreikusi dute eta izen-ematea zabalik da hilaren 20ra arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik.

Elgeta Kantsatzeke mendi taldeak prest dut hurrengo irteera. Markina aldera egingo dute, Urregarai mendira eta bertan dagoen Santa Eufemia ermitara. "Baina bidean beste mendi batzuetatik ere pasako gara, denak ere 700 m. inguruko altuerakoak. Tontorretik ikuspegi ederra dago alde guztietara, eta beherakoan gerran erabilitako lubakiak eta bunker bat ikusteko aukera ere izango dugu", azaldu dute.

Izen-ematea zabalik

Lauzpabost orduko ibilbidea aurreikusi dute eta izen-ematea zabalik da hilaren 20ra arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 5 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak