2023ko apirilaren 23an 86 urte beteko dira Italiako Aviazione Legionari-k eta Alemaniako Legion Condor-rek Elgeta suntsitu zutela. Saboia eta Junkers hegazkinek jaurtitako bonbek suntsitu zuten Elgeta. Berdina gertatu zen aurretik Irunen eta Durangon, eta egun gutxiren buruan bonbardatu zituzten, baita ere, Eibar eta Gernika. Intxorta 1937ko kideek apirileko Intxortako Irrintzia aldizkarian honela azaldu dute gertaera hura: "Izugarrikeria hain handia izan zen, faxistak ez zirela ausartu aitortzera, gorri separatista eroei egotzi baitzieten erasoa".
Erasoetatik ihesi joandako zenbait elgetar urte bukaeran itzuli ziren herrira, baina bizitzeko etxerik gabe aurkitu ziren. Izan ere, 50eko hamarkadara arte ez ziren etxeak berreraiki. 1940an frankistek atzemandako 102 preso heldu ziren Elgetara –Intxortak ezin izan ditu oraingoz pertsona horien izenak aurkitu–, hondakinak kentzera. 1944ko apirilaren 24an, herria suntsitu eta zazpi urtera, jarri zuten udaletxe berriaren lehenengo harria. Elgetan berreraikiko zuten lehen eraikina izan zen udaletxea, eta ondorengo sei urteetan berreraiki zuten eliza.
Antzeko lanetan ibili ziren, beste herri batzuetan, langile batailoietan atxilotutako 72 elgetar. Horien izenak identifikatuta ditu Intxorta 1937 kultur elkarteak; beheko zerrendan agertzen dira. Omenaldia jasoko dute guztiek hilaren 23an, domeka, 12:00etan, Mendizaleen Plazan. Halaber, Intxorta 1937ko kideek adierazi dute "Espainia, Italia eta Alemaniako potentzia faxistek oraindik ez dutela barkamenik eskatu, ezta inolako erreparaziorik eskaini ere".
Omenduko dituzte 72 elgetarrak
- Agirre Zaldubide, Luis
- Agirreazaldegi Aranzabal, Gerardo
- Agirreazaldegi Aranzabal, Victor
- Alberdi Bolinaga, Antonio
- Alberdi Bolinaga, Jose Maria
- Alberdi Juldain, Basilio
- Alberdi Iribecampos, Juan
- Aldai Otadui, Eustakio
- Aranguren Olañeta, Jose
- Aranzabal Alberdi, Aniceto
- Aranzabal Laskurain, Ambrosio
- Aranzabal Laspiur, Feliciano
- Aranzabal Laspiur, Timoteo
- Aranzabal Markiegi, Faustino
- Aranzabal Zubimendi, Eugenio
- Aranzabal Zubimendi, Victor
- Aranzeta Alberdi, Felipe
- Aranzeta Aranzeta, Julian
- Aranzeta Arregi, Anastasio
- Aranzeta Arregi, Jose Maria
- Aranzeta Iturricastillo, Eulogio
- Aranzeta Lizarralde, Angel Alejo
- Aranzeta Zubierrementeria, Victor
- Arrieta Oar, Jose Martin
- Arregi Aranzeta, Justo
- Askasibar Aranzabal, Antonia
- Azkarate Basauri, Juan
- Basauri Azkarazo, Ricardo
- Beistegi Alzuaran, Fernando
- Belastegi Elcoroiturbe, Pedro
- Belastegi Loidi, Julian
- Bolinaga Belar, Alejandro
- Elkoro Aranburu, Angel
- Elkoro Aranburu, Jose
- Elkoro Goikoetxea, Pedro
- Etxaniz, Francisco
- Gallastegi Elejalde, Manuel
- Gallastegi Elejalde, Jose Mari
- Gallastegi Gallastegi, Emeterio
- Gallastegi Gallastegi, Isaac
- Gallastegi Gorosabel, Francisco
- Gallastegi Irazabal, Johana
- Gallastegi Irazabal, Antonio
- Garitano Askasibar, Francisco
- Gaztelu Larrañaga, Florencio
- Irazabal Araburu, Jose
- Arazabal Olega, Francisco
- Irazabal Telleria, Roque
- Irazabal Telleria, Felix
- Irazabal Telleria, Sebastian
- Irazabal Telleria, Jose Manuel
- Iturricastillo Aranzabal, Lorenzo
- Iturricastillo Gurtubai, Pantaleon
- Larrañaga Aranzabal, Juan
- Larrañaga Elkoroiturbe, Antonio
- Larrañaga Lamarain, Anastasio
- Laspiur Irazabal, Apolonia
- Laspiur Urrutia, Salvador
- Maistegi Mugika, Antonio
- Markiegi Olañeta, Juan
- Mazarriaga Aranzeta, Evaristo
- Mazarriaga Aranzeta, Dionisio
- Olabarria Aranguren, Manuel
- Ormazabal Agirre, Felipe
- Sagastigutxia Etxebarria, Carlos
- Sarasketa Egiluz, Cirilo
- Ugarte Eguren, Demetrio
- Unamuno Arbulu, Roman
- Urizar Arrese, Esteban
- Urrutia Azkoaga, Francisco
- Vitoria Arrieta, Agustin
- Zabalondo Urreskin, Blas