Martxan dira Elgetako astrotopaketak

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko mar. 30a, 11:14
Atzo liburutegian egindako lehen astrotopaketa. (Argazkia: Ilatargi elkarteko Josu Gonzalez)

Atzo, eguaztena, egin zuten Elgetako lehen astrotopaketa liburutegian. Hamahiru herritarren aurrean egin zuen aurkezpen-sarrera Ilatargi elkarteko Gorka Buruagak. Hurrengo astrotopaketa apirilaren 26an izango da. Interesatuendako Telegram kanala sortu dute.

Antolatzaileak pozik dira Elgetako lehen astrotopaketak emandakoarekin. Atzo egin zuten, eta hamahiru herritar bertaratu ziren. Ilatargiko kide Gorka Buruagak egin zuen aurkezpen-hitzaldia. Aipatu zituen, besteak beste, unibertsoa eta bertan dauden elementuen ezaugarriak eta tamainak, zer ikus daitekeen zeruan egunez zein gauez, eguzki sistemaren funtzionamendua... Gainera, ilargiari eta eguzkiari buruzko NASA-ko pare bat simulazio eta bideo jarri zituen.

Ilatargiko lagunek astrotopaketetan landu daitezkeen gaien proposamena ere egin zuten; besteak beste, unibertsoa, astro-argazkilaritza, gaueko orientazioa, mitologia eta historia, gaur egungo ikerlarien lana, telefonoendako zein ordenagailuendako dauden astronomia aplikazioak... Baina gehiago ere irtengo dira eta herritarren parte hartzea eskatu zuten zentzu horretan.

Bertaratutakoen lehen eskaera izan zen unibertsoaren inguruko oinarrizko ezagutza lantzeko hitzaldi bat. Astrotopaketetan interesatutakoen arteko komunikazioa arintzeko Telegram kanala sortu du Elgetako liburutegiak. 

Ilatargi elkartearen kontaktua da: ilatargi@gmail.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak