Elgetako mendi lasterketaren bigarren edizioa jokatu da gaurkoan, eta, sirimiriarekin esnatu arren, egun zoragarriaz disfrutatu ahal izan dute korrikalariek. 240 lagun inguru batu dira Ahuntzen mendi lasterketan, eta, Kortazar eta Rua izan dira garaile. Intxortako gainean jende ugari batu da parte-hartzaileak animatzeko asmoz, eta, ibilbide guztian zehar ere jende dezente izan da korrikalariei animoak ematean.
Honakoak izan dira Ahuntzen mendi lasterketako saridunak:
Gizonezkoetan, David Rua (1:14:47) izan da azkarrena; bigarren postua Jon Riberorentzat (1:18:02) izan da; eta, hirugarren postuan geratu da Iñigo Pradera. Elgetako azkarrena helmugaratzen, berriz, Eleder eta Urko Lozano aita-semeak izan dira; Eleder beteranoetan ere azkarrena izan da. Emakumezkoetan, Oihana Kortazar (1:22:07) zen faboritoa eta bera izan da lehenengoa helmugaratzen. Bigarrena izan da Oihane Unzalu eta hirugarrena, berriz, Lorea Totorika. Elgetako emakumezko azkarrena Saioa Ugidos izan da (Antolakuntzatik argitu dutenez, Oihana Kortazar elgetarra bada ere, Mutrikun bizi da eta bertan dago erroldatuta, beraz, Ugidos-entzat izan da saria); beteranoetan azkarrena, Ane Zabala izan da.
Bi masaje bonu ere zozketatu dira Eibarko Athlete berreskuratze- zentroaren eskutik. Iker Azkarraga eta Saioa Ugidos izan dira saridunak.
Honakoak izan dira, berriz, Antxumeen mendi lasterketako saridunak:
25 neska-mutikok hartu dute parte, bestalde, Antxumeen proban, eta, gizonezkoetan azkarrenak honakoak izan dira hurrenez-hurren: Julen Badiola (17:00), Xabat Otazu (18:00) eta Julen Dobarro (18:51). Emakumezkoetan, Maddi Barrutia (24:42), Nora de Vega (29:51), eta Lur Egizabala (29:53). Herriko azkarrenak berriz Unai Fraile eta Maddi Barrutia izan dira.
Balorazio positiboa
"Aurten bigarren edizioa izan dugu, eta iaz baino parte hartzaile gehiago izan dira, nahiz-eta eguraldia ez den hain ona izan, nahiz-eta gero hobetu den. Ea datorren urterako edizioan pixka bat hobetu dezakegun…", adierazi du Daniel Gillegik, antolakuntza taldeko kideak.