Badator berriro 'Gu ere kontalari' ekimena

Mireia Bikuña 2023ko martxoaren 27a

Pandemiak eragindako etenaren ostean, maiatzaren 5ean egingo dute berriro umeak ipuin kontalari dituen ekimena.

Martxoaren 17an batu ziren liburutegian zazpi ume eta bi guraso, eta ekimenari "beste
buelta bat" ematea adostu zuten. Hasteko, ekimena bera iragartzeko logo lehiaketa egitea pentsatu zuten. Edozein herritar aurkez daiteke lehiaketara. Proposamenak liburutegian utzi behar dira. Logo horrek iragarriko du maiatzaren 5eko ipuin kontaketa, baina, aurretik, kontalari izan gura duten gaztetxoendako izen- ematea zabalduko dute. Apirilaren 24tik aurrera izango da hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak