Bailarako trikitilariak Elgetan batuko dira maiatzaren 6an

Mireia Bikuña 2023ko mar. 28a, 11:00

Debagoieneko Trikit Eguna jaialdia ibiltaria da; herririk herri ibiltzen da urtero –iaz, Eskoriatzan–, eta aurten elgetarrei egokitu zaie egun handia antolatzea, bigarrengoz (aurrez, 2013an egin zuten).

Bailarako trikitilariekin batera Soraluzeko eskolakoak ere egongo dira herria girotzen. Haiekin batera, Bermeoko eta Legutioko trikitilariak ere bai. Guztien artean egun osoko jaialdia egingo dute. Eguerdian hasita, kalejira egingo dute eskola guztiek, nor bere kasa. Bazkaldu aurretik, 13:00etan, eskola guztiek batera egingo dute emanaldia, herriko plazan. Arratsalderako, kalejira erraldoia, Ttipika taldearekin erromeria eta triki-poteoa iragarri dituzte.

"Zenbat pertsona elkartuko garen zehaztea jakitea oso zaila da. Iaz, 250 elkartu ginen bazkaltzeko. Horren bueltan ibiliko gara", esan du Elgetako trikiti irakasle Adolfo Jainagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak