Modelismo-maketak ezagutzeko aukera zapatuan

Mireia Bikuña 2023ko mar. 24a, 10:00

17 urtetik gorako edonork izango du aukera ibai zenekortaren maketak ezagutzeko: autoak, itsasontziak, gerrako ibilgailuak, eraikinak, gazteluak, hegazkinak...gainera, manga-marrazkien gaineko azalpenak emango ditu gaztelekuan.

Gaztelekuak martxorako gazteendako iragarritako ekintza modelismoaren gainekoa da. Bihar arte, modalitate hori ezagutzeko aukera egongo da Ibai Zenekortaren eskutik. 17 urterekin hasi zen modelismoarekin eta ehunka maketa ditu dagoeneko. Baina zer da modelismoa? "Makinen, pertsonen edo eraikinen miniaturazko erreprodukzioak eraikitzeko eta zuzentzeko artea da. Batzuek diote zaletasuna dela, baina hori baino askoz gehiago da: arte bat da. Eta, zoritzarrez, desagertzen ari da".

Zapatuan, 16:00etarako, prest edukiko ditu maketa horietako batzuk, bertaratzen direnei erakusteko. Maketa huts batetik hasita, zer eta nola egin daitekeen erakutsiko du. "Gehienetan, halakoak ez dira erdigunean ipintzen. Norberak etxean duen zaletasun bat dela uste da. Eta arte honek iraun dezan gura badugu, kalera atera behar dugu", dio.

Manga-marrazkiak

Modelismoko maketak erakusteaz gain, beste arte mota bat ere partekatuko du bilbotarrak:
manga-marrazkien gainean jardungo du. "Manga hitzak marrazki apetatsuak esan nahi du, eta izen horrekin deitzen zaie Japoniako istorioei. Marrazki oso koloretsuak dira. Nola egin azalduko dut".

Udaleku parte-hartzaileak

Bestalde, Udalak eta Oinherrik sinatutako akordioaren haritik dator udalekuak ahalik eta par-
te-hartzaileen izan daitezen eskolan abiarazi duten ekimena: umeei galdetzea nolako udalekuak gura dituzten. Ekintzak, proposamenak, ideiak... jasotzen eta lantzen ibili dira. Hortik harago, herritarrek ere badute euren ekarpenak egiteko aukera. Liburutegian mahai bat ipini dute horretarako.

Bada, ekarpenak egiteko azken eguna bihar da: martxoak 24. "Eskolan egindako lanketaren emaitzak eta herritarrengandik jasotako ideia, ekarpen, proposamen eta dena delakoak kontuan hartuko dira udalekuei forma emateko orduan", dio liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak