Asentzioko ermita kanpairik gabe dago. Auzotarrak atzo konturatu ziren. Lehenengo ikusi zutena da aurreko aldeko leihoetako bateko burdinazko barra bi bere lekutik aterata daudela. Indarrez atera dituzte bere lekutik.
Zantzu guztien arabera lapurrak barrura sartu, azkenengo egindako konponketa lanak egiteko barruan zegoen eskailera hartu eta teilatura igo ziren. Eskailera ermita ondoan botata dago oraindik ere.
Horrela ohartu ziren auzotarrak kanpaia ere falta zela. Ez daude ziur brontzezkoa edo letoizkoa ote zen. Kontuak kontu, bere lekutik falta da. Hura lapurtzeko teilatua ere hondatu omen dute lapurrek.
Aste gutxi dira Asentzioko ermitan azken konponketa lanak egin zituztela. Apurtuta zegoen leihoetako bateko egurrezko leiho-ohola konpondu zuten.
Ertzaintzatik jakinarazi dute aurreko asteburuan beste kanpai bat lapurtu zutela Urduñako ermita batetik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!