'Ainarak' dokumentala, ipuin kontaketa eta elkarretaratzea Martxoaren 8ko aldarrikapenak egiteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko mar. 6a, 10:36

Martitzenerako eta eguaztenerako iragarri ditu Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltako ekitaldiak.

Martitzenean, Ritxi Lizartzak eta Juan San Miguelek zuzendutako Ainarak dokumentala emango dute udaletxeko areto nagusian, 18:30ean. Ainarak ziren 1870etik 1940ra Zaraitzutik, Erronkaritik eta Aragoitik Maulera espartingintzan lan egitera joaten ziren 12-25 urte arteko neska gazteak. Urrian zeharkatzen zituzten Pirinioak Zuberoako hiriburura joateko, eta apirilean bueltatzen ziren etxera. Emakume migrazio hura ezagutzeko aukera emango du Ainarak dokumentalak.

Ipuinak eta elkarretaratzea

Martxoaren 8rako elkarretaratzea deitu du Udalak, 19:30erako, plazan. Aurretik, 18:00etan, Itsaspetik azalera, azaletik plazara ipuin kontaketa saioa egingo dute udal liburutegian. Nerabeei eta helduei zuzendutako ordubete inguruko saioa da. Garai batean kostako herri batean isilpean gelditutako pozak eta penak ekarriko ditu kontaketak; askatasunik eza, ezkontza behartuak, maitasun ukatuak eta emakume izate hutsagatik ezarritako rol derrigortuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak