Kantsatzeke mendi taldeak gertu du 2023ko irteeren egutegia. Bederatzi mendi buelta iragarri dituzte, eta, eguraldiaren arabera aldaketak egon badaitezke ere, martxoaren 19an egingo dute lehenengoa.
Tolosaldeako Uzturre eta Loatzo izango dituzte helmuga lehen irteera horretan, eta sagardotegi batean egingo dute bazkaria. Gainerako irteerak Urregaraira (apirilak 23), Unginora (maiatzak 21), Ioarrera (ekainak 18), Otoiora (uztailak 16), Enaitz-Zabalaitzera (irailak 17), Irukurutzetara (urriak 22) eta Andastora (azaroak 19) izango dira. Azaroko irteerarekin batera, gainera, baba-jana egingo dute. Gabon Egunean, berriz, Intxortan egingo dute hitzordua.
Kantsatzekek profila du Facebooken. Edozein argibidetarako, kantsatzeke@gmail.com da helbidea erabil daiteke.