Lau egonaldi artistiko eta Afizioz antzerki lehiaketa hurrengo asteotan Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ots. 27a, 10:00

Tranpola antzerki taldeko bi lagun 'Txilin hotsak' antzezlana egiten. (iturria: Tranpola)

Debagoieneko Antzerki Plataformak (DAP) hainbat sormen deialdi egin ditu Elgetako Udalarekin lankidetzan. Gaur bertan ekingo diote lehen egonaldi artistikoari Gasteizko Tranpola Antzerki Taldeko Bahia Tours proiektuko lagunek. Afizioz lehiaketa, berriz, martxoaren 11rako iragarri dute. Espaloian jokatuko da.

Debagoieneko Antzerki Plataformak Sormen Egonaldiak sortu ditu 2023rako. Next generation: Gipuzkoako hiri-eremuetatik kanpoko kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzari esker eta Elgetako Udalarekin lankidetzan sortu ditu. Deialdiaren helburua da Debagoienean euskarazko antzerki sorkuntza sustatzea eta euskal sortzaileen lana ezagutzera ematea, eta deialdia euskal antzerkigile profesionalei zein amateurrei zuzenduta dago.

Sei proiektu aurkeztu dira

Elgetako sormen egonaldietarako sei proiektu aurkeztu dira, eta lau izan dira aukeratuak. Hiru lan profesionalak dira eta laugarrena amateurra. Bestetik, lau proiektu horietatik bi Debagoieneko artistenak dira –Bergarako Kokoxa antzerki taldearena eta Nerea Atxa arrasatearrenera–.

Lau taldeek kafe antzokian egingo dituzte egonaldiak. Datak zehaztuta daude. Gaur bertan ekingo diote lehen egonaldi artistikoari Gasteizko Tranpola Antzerki Taldeko Bahia Tours proiektuko lagunek.

Datak eta proiektuak honakoak dira:

  • Otsailak 27tik martxoak 3ra - Bahia Tours - Tranpola antzerki taldea
  • Martxoak 6-9 eta 17-19 – Urdina, Nerea Atxa (Arrasate)
  • Martxoak 20tik 24era - Pelukerixakoak - Les bobé bobé
  • Martxoak 25-26 – Kokoxa antzerki taldea (Bergara)
  • Martxoak 27tik 29ra. Pelukerixakoak - Les bobé bobé

Behatxulo programa

Proiektu guztiek hartuko dute parte Behatxulo 2023 programan. Programa horren helburua da sormen prozesuak herriari zabaltzea prozesu irekieren bitartez. "Hala, Debagoieneko biztanleek antzerki obren beste fase eta ikuspegi batzuk ezagutzeko aukera izango dute, antzerkia irisgarriagoa eta parte-hartzaileagoa eginez. Prozesu irekierek garrantzi berezia izango dute proiektuak baloratzeko orduan eta hauek ere otsailak 22 eta apirilak 2 artean burutuko dira", azaldu dute DAPetik.

Irekiera data gehienak ere zehaztuta daude. Honakoak dira:

  • Martxoak 2 - Bahia Tours - Tranpola antzerki taldea
  • Martxoak 25 – Kokoxa antzerki taldea (Bergara)
  • Martxoak 28 - Pelukerixakoak - Les bobé bobé
  • Martxoak 31 (aldatu daiteke) – Urdina, Nerea Atxa (Arrasate)

Afizioz lehiaketa

Lan lerro berdinaren baitan antzerkigile amateurren lehiaketa ere jokatuko da martxoan, Elgetan. Afizioz lehiaketa da eta bost talde arituko dira, tartean bi artista edo talde izango dira debagoienekoak: Iker Plazaola oñatiarra eta Oñatiko Debagoieneko Antzerki Plataformako formakuntza saioetan ari den helduen taldea.

Afizioz lehiaketa martxoaren 11n jokatuko da Espaloia kafe antzokian. Epaimahaia DAPeko lan taldeak osatuko du. Parte-hartzaileak izango dira:

  • Armiarma (Katiuska antzerki taldea)
  • Añenak publikoari (Buselektrikue antzerki taldea)
  • Bilakatu (Goaz antzerki taldea)
  • Ez, ez Naiz Akordaitten (DAP Oñati)
  • Agur dramak (Iker Plazala)

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak