Txokolate-janarekin eta bingo saioarekin eman zitzaion amaiera 2023ko Aratusteari Elgetan. Xalbadorpe elkarteak antolatuta 56 lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan arratsalde-pasa egiteko.
Urteko batzar orokorra dute hurrengo hitzordua erretiratuek. Martxoaren 2rako deitu du zuzendaritza batzordeak. 17:00etan emango diote hasiera Ozkarbi elkartean.