Makillaje-tailerra eta merienda egin dituzte Elgetako gaztelekuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ots. 24a, 10:18

Amaitu dira Aratusteak baina ondo baino hobeto joan dira Elgetan ere. Gazteleku zerbitzuak, esaterako, makillaje-tailerra eta merienda antolatu zituen gazteendako zapatuan. Gustura ibili ziren parte hartzera animatu ziren gazteak. Gaztelekutik gogorarazi dute zabalik dela artista gazteen erakusketarako izena emateko aukera.

Xabier Delgadoren parte hartzearekin egin zuten makillaje-tailerra, zapatuan, Elgetako gaztelekuan. Gaztetxoek  hainbat trikimailuren berri izan zuten, eta nahi izan zuenak aurpegia margotzeko aukera izan zuen. Merienda ere egin zuten gaztelekuan.

Erakusketa prestatzen

Gaztelekuan, orain, artista gazteen erakusketa prestatzen dihardute. Lanak erakutsi nahi dituzten 11-17 urte arteko elgetarrek 653 72 40 28 telefonora deitu behar dute. Martxoaren 3ra arte dago izena emateko aukera. Artelanak edozein arlotakoak izan daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak