Mozorrotuta atera da kalera Elgetako Herri Eskola

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko otsailaren 17a

Era askotako mozorroak aukeratu dituzte Elgetako haur eta gazteek Aratusteetako desfilearekin herriari kolorea emateko. Plazan hainbat dantza egin dituzte etxeko txikiek eta ondoren, txokolate beroa dastatzeko aukera izango dute. Arratsaldean zehar, Gauargi taldeak dantzaldia eskainiko du, eta buruhandiak ere kaleetan barrena ibiliko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak